martes, 17 de marzo de 2009
PRESTATZEN URTEKO AKTUAZIOA
Ostiral arratsaldean nire gauzak hartu eta nire osaba Andoni etorri zen bezain pronto, lavaderoraino joan ginen. Lavaderora heldu eta besteei itxaroten geratu ginen. Etorri zirenean, “passing” egiten hasi ginen. “Passing” zera da: lau pertsona elkartu eta ondokoari pilota bidali.
Geroago, oso berandu zenez, gauzak bildu eta etxera joan ginen. Etxera heldu bezain pronto, malabaretarako gauzak utzi eta afaltzera eseri nintzen. Afaldu ondoren ohera joan nintzen.
Larunbata goizean, ohetik goizeko bederatzitan jaiki nintzen. Ondoren,ez nintzen etxetik atera goiz osoan.Arratsaldean, gimnasiorako gauzak prestatu eta gimnasiora joan nintzen nire amarekin.
Heldu giñenerako, Pilik ia bukatu zuen bizikleta. Ondoren, jarri nintzen eliptikan korrika egiten. Geroago, makinetan aritu nintzen.Makina guztiak bukatu bezain pronto, piszinara jeitsi ginen igeri egitera. Largo batzuk egin ondoren, yakuzzira joan nintzen lasaitzera. Bukatzeko, saunara joan nintzen eta Amaya kafetegirantz abiatu ginen kafe batzuk hartzera.
Igandean, lagun batzuekin futbolean aritu nintzen herriko plazan, Altsasun bertan. Baita ere, nire aitarekin izan nintzen gitarra jotzen.
EDER GOIKOETXEA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario