martes, 5 de mayo de 2009

FUTBOLA ETA BARREGURAK



Ostiralean arratsaldean motxila hartu, eta gimnasioraino joan nintzen. Gimnasiotik atera bezain pronto, Amaya kafetegiraino joan nintzen kafea hartzera. Kafea hartu ondoren, nire amaren lagun batek “vaca matrixen” videoa pasatu zidan nire mugikorrera. Zuek ikusteko, youtuben bilatu dut eta idazki honi erantsirik azaltzen dizuet.

Ondoren, malabaretako klasea neukanez, garbitegiraino joan nintzen malabaretarako entsegura. Entsegua bukatu bezain laister, malabaretako emanaldia 12an denez, Iñigo, Pello, Andoni eta ni hitzegiten izan ginen erabakitzeko zer egingo dugun egun hortan.

Azkenean, erabaki genuen “passing” pixka bat egitea eta, bukatzeko, nik pilotak airera botako ditut eta voltereta erdi batekin bukatu. Emanaldia baino lehen, txikientzako taillerra bat egitea erabaki genuen.

Entsegua bukatu bezain pronto, etxeraino joan nintzen.Etxera heldu bezain laister, oso nekatuta nengoenez, pijama jantzi, eta ohera joan nintzen.

Larunbatean goizean, etxean egon nintzen. Arratsaldean, nire lehengusu Patxirekin eta bere lagunekin egon nintzen futbolera jolasten txioka ikastolan. Gauean, nire lehengusuen etxean afaldu, eta beraien etxean lo egiten geratzea erabaki nuen.

Igandean goizean, nire izeba Yoliren etxean gosaldu nuen, eta gosaldu ondoren, etxeraino joan nintzen. Arratsaldean, ez nuen ezer berezirik egin, bakarrik etxean egon. Gauean, afaldu, pijama jantzi, astelehenerako motxila prestatu eta ohera joan nintzen.

TEXTO: Eder Goikoetxea Lopez

No hay comentarios: