martes, 9 de junio de 2009

MENDIRIK MENDI


Ostiralean arratsaldean ez nuen ezer berezirik egin, bakarriik etxean egon nire aitarekin gitarra jotzen. Ondoren, oso berandu zenez, afaldu, eta ohera joan nintzen.

Larunbatean, goizean, bodegarantz abiatu nintzen nire osaba Paitorekin pote batzuk hartzeko. Arratsaldean, gauzak prestatu, kotxea hartu, eta Santa Marinarantz, mendilerrorantz, abiatu nintzen.

Heldu bezain pronto, bazkaltzen hasi ginen. Bazkaldu ondoren, niere osaba Patxirekin egon nintzen parapenteak ikusten. Zoritxarrez, ezin izan nuen aireratzen ikusi, haizea oso txarra baitzegoen. Ondoren, txuleta bazkaldu genuen.

Bazkaldutakoan, Iturmendi, Bakaikua eta Urdiain prismatikoekin ikusten tartetxo bat egon nintzen hori harik eta nire osaba Paito eta Javier deitu zidaten arte ardozko “jarra” betetzeko.

Ondoren, tragutxo bat edan nuen frogatzeko. Geroxeago, “pintxorako” ordua zenez, Urdiaineraino oinez jeitsi ginen. Urdianera heltzean, gazta jan genuen. Geroxeago, Iturmendira jeisteko ordua zenez, bueltan oinez joan giñen.

Oinez genbiltzala, bi mozkor nazkagarriak ia-ia harrapatu zioten nire izaba Aizeari kotxearekin. Iturmendin, nire osaba Artolak bronka izan zuen kotxeko nagusiarekin.

Ondoren, Aitzkozar elkartera joan ginen, eta, bi horiek elkartera sartu zirenean, nire osaba Paitok beste errieta izan zuen beraiekin. Bukatu zenean, emparantzan musika zegoenez, musika entzuten egon ginen.

Geroago, nire osaba Paitok Aitzkozarreko kamiseta erosi zidan. Geroxeago, egon nintzen solasean nire osaba Andonirekin geratzeko egunen batean “passing” pixka bat praktikatzeko. Ondoren oso berandu zenez, etxerantz abiatu nintzen.

Igandean goizean, ez nuen ezer berezirik egin, bakarrik etxean egon. Arratsaldean, joan nintzen “La Encina” kulturgunerantz “Trasteando” taldekoei ikustera. Kontzertua bukatu bezain pronto, etxera joan nintzen.

TEXTOS: Eder Goikoetxea Lopez

No hay comentarios: