martes, 28 de abril de 2009

URTEKO ANTZERKIKO EMANALDIRIK HOBERENA


Larunbatean goizean, ez nuen ezer berezirik egin, bakarrik etxean egon.
Arratsaldean, antzerkiko arropa hartu, eta Iortia kulturgunerantz abiatu nintzen. Arratsaldean, entsegu orokorra egin ondoren, lehenengo “emanaldia” egin genuen, eta arrakasta itzela lortu genuen.

Ondoren, atsedenaldi txiki bat egin genuen eta, gaueko hamarretan, bigarren “emanaldia” egin genuen eta, berriz ere, izugarria izan zen. Bigarren emanaldia egin eta gero, Iortia tabernara joan ginen afaltzera. Afaldu ondoren,”txisteak” kontatzen egon ginen ratutxo bat eta bakoitza bere etxera joan zen.

Igandean goizean, gimnasiora joan nintzen. Handik atera bezain laster, igerilekura joan nintzen igeri egitera. Ondoren, nire osaba Paitoren “bodegaraino” joan nintzen bazkaltzera.

Bazkaldutakoan, nire osaba Paitoren etxean geratu nintzen nire lehengusu Patxirekin play-stationera jolasten. Gauean, afaldu ondoren, etxerantz abiatu nintzen. Etxera heldu bezain laster, astelehenerako motxila prestatu, eta ohera joan nintzen.

Eder Goikoetxea

No hay comentarios: